Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean elkarretaratzea deitu du Mugimendu Feminsitak. Marisolen bakarrizketarekin emango diote hasiera.
Salkin merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatuta, Txu-txu tren honek udalerriko merkataritza kaleak zeharkatuko ditu txikienen gozamenarako. Sarrera doakoa izango da.
Punttuka Bertso eskola eta Andoaingo trikitilariek Bertso poteoa antolatu dute. Bertsoak eta umore ona ez dira faltako urte hasierako poteoan. Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariak egongo dira, Xabier eta Mikel Urretabizkaia trikitilariekin batera.