Oier eta Jon Irazu anaiek zabalduko dute Txantxane etxeko taberna-denda. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte ateak. Zizka mizka batzuk jarriko dituzte eta Malkogarriyak taldearen musika ere egongo da. DJ bat ere gerturatuko da. Hortik aurrera, zabalik egongo da taberna-denda. Astegunetan 09:00etatik 21:00etara, asteburuetan beranduagora arte. Gosariak eskainiko dituzte goizetan eta baita zizka mizkak ere. Denda zerbitzua eskainiko dute: ogia eta premiazko produktuak; gertukoak eta kalitatezkoak.