Kazerolada jazarpena pairatzen duten emakumeei babesa adierazteko

Aiurri 2020ko mai. 1a, 22:00

Gaurkoan 20:00etako txalo zaparrada osasun arloko langileei eskaintzeaz gain, jazarpena sufritzen duten emakumeentzako babes gisa ospatu da.

Pasa den astelehen arratsaldean Ertzaintzak 41 urteko gizona atxilotu zuen Villabonan, ustez, pertsona horrek Amasako Etxezarreta izeneko baserrian emakume bat bere borondatearen kontra atxikitzeagatik.

Hori dela eta, Amasa-Villabonako Udalak Erakunde Adierazpenean adierazi duenez, "gaurko txalo zaparrada indarkeria eta jazarpena sufritu duten edo sufritzen ari diren emakume guztiei elkartasun eta babes mezua helarazteko izango da". 

Lurgatz talde feministak, berriz, zarata ateratzeko deia egin du kazerolada proposatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!