Santioak 2023

Lujanbiok, Ibarzabalek, Iguaranek, Arzallusek, Maiak eta Mendiluzek saio bikaina osatu dute bart gauean

Xabier Lasa 2023ko uztailaren 30a

Maialen Lujanbiok, Nerea Ibarzabalek, Oihana Iguaranek, Amets Arzallusek, Jon Maiak eta Aitor Mendiluzek bertso-aldi bikainak kantatu dituzte bart gauean, Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara. Umorerako eta gogoetarako, gai ugari jorratu dituzte: baserritar animazalearen eta azeriaren arteko xextra, El Juli toreatzailea, Kuvu egitasmoa, ondartzetan besteen gorputzak epaitzeko joera, Santiotako pregoilari jubilatuak... Hainbat bertso-aldi, bideoz ikusgai:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!