Saioan barrena, Naiara Arreseigor eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ere kantari aritu ziren, Joxepa Antoni “Xenpelar”, Plazida Otaño eta Txirritaren azaletan jarrita, Maider Iñurrita biolin jolea laguntzaile zutela.
Argazki nagusian, bertso saioko parte-hartzaileaz gain, honakoak ageri dira: Fanny Alonso Subijanako langileen testigantza-biltzailea, eta Izaro Lizarraga eta Txitxi Orbegozo "Emakumeen Haria" murala egileak, eta Ixiar Eizagirre bertso-gaien dokumentazio lanetan jardundakoa.