Badatoz Amasako Samartiñak

Aiurri 2025eko azaroaren 5a

Azaroaren 11n ospatuko dute San Martin eguna eta, egun berean lehertuko da txupinazoa. Jai-giroa, ordez, lehenago piztuko da Amasan. Izan ere, larunbat honetan bertan herri bazkaria egingo baitute. Eguerdiko marianito dastaketarekin hasiko dute eguna, eta goizaldera arte luzatuko dute festa: 

Egitaraua

12:00 Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta. Ondoren, kalejira herriko gaztetxoen eskutik.

14:00 Herri bazkaria.

18:00 Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.

23:30 DjNaza txosnan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!