Txupinazoa botata, hasi dira Amasako jaiak

Haurrak izan dira jai-giroan murgiltzen lehenak. Amaia Ruiz de Galarreta Martina sorginaren paperean sartu da, eta erronkaz erronka bideratu ditu bertaratu diren haurrak. Arratsaldeko 19:00etan jaurti dute jaien hasierako suziria eta, Martina sorginak bere tokia hartu du plazan. Bertan egongo da jaiak amaitu arte.

Jai giroan murgilduta dira dagoeneko amasarrak. Txupinazoa jaurti eta berehala, buruhandiak atera dira Amasara, gaztetxoen gozagarri. Plazan, Iturrigoxo tabernak bere ateak ireki ditu. Zenbait urtez itxita egon ondoren, zabalik da berriz ere taberna eta jatetxe zerbitzua. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!