San Martin Jaiak Amasa, azaroaren 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 21
Txupinazoa botata, hasi dira Amasako jaiak

Ainhoa Gil aza 10, 19:48 Amasa-Villabona

Haurrak izan dira jai-giroan murgiltzen lehenak. Amaia Ruiz de Galarreta Martina sorginaren paperean sartu da, eta erronkaz erronka bideratu ditu bertaratu diren haurrak. Arratsaldeko 19:00etan jaurti dute jaien hasierako suziria eta, Martina sorginak bere tokia hartu du plazan. Bertan egongo da jaiak amaitu arte.