Marianito dastaketarekin hasi dute eguna amasarrek. Gaztetxoen kalejirak bideratu ditu herritarrak pilotalekura eta hantxe elkartu dira herri bazkariaz gozatzeko. Jendetsua izan da hitzordua, eta giro ederrean joan da eguerdia. Intxaurrondoa landatu ondoren agur esan diote Martina sorginari eta, gauean, DJ Nazak jarriko dio erritmoa jaietako azken egunari.