Harri herri, Amasako pilotalekuan

Amasako pilotalekua bete egin da Harri herri saioa jarraitzeko. Sei emakume eta zazpi gizonezko aritu dira nor baino nor, bertaratutakoen txalo artean. 

Patricia Martin, Goiatz Galarraga, Leire Olea, Estefania Etxebeste, Sara Jimenez de Aberasturi eta Goizeder Abendibar lehiatu dira emakumeen artean, Aimar Galarraga, Jon Gisasola, Oier Azpeita, Beñat Telleria, Alex Merlo, Oskar Aguas eta Aratz Zubeldia neurtu dira gizonezkoen mailan. 

Etbko kamerak ere gerturatu dira Amasako pilotalekura eta, epe laburrean eskainiko dute saioa telebistaz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!