Urteroko legez, soka dantza eta aurreskua dantzatu dituzte

Iraia Sanchez Arregi

Amasarrak artzain-andrez jantzita giro ederrean aritu dira dantzan. Izatez, herri plazan egin behar zituzten soka dantza eta aurreskua, baina euri zaparrada hasi dela eta, pilotalekura leku-aldatu dute egitasmoa. Trikitixa eta txistu doinu artean hamarnaka gazte animatu dira dantzetan parte-hartzera. Festarekin jarraitzeko, Iturri-Goxo jatetxean afaldu ostean, Ahantzi erromeria taldearekin dantzaldia izango dute txosnan.

Eguneko gainerako jarduerak

  • Ondoren. Txokolate beroa.
  • 19:20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
  • 19:30. Amasako XXXIV. Bakailu Lehiaketa Iturri-Goxon.
  • 23:30. Ahantzi erromeria taldearen kontzertua txosnan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!