Giro bikaina, herritarren arteko herrikirol lehian

Giro bikaina sortu da Amasako pilotalekuan, gaur arratsaldeko herrikirol lehian. Amasako gazteak eta parkeko gurasoak neurtu dira gaurkoan eta harmailetan animatzaile taldeak ere izan dituzte. Arratsalde bikaina pasa dute bertaratu direnek. 

Lokotxak, ingudea, txingak, zaku lasterketa, bizikleta txikien lasterketa, korrika, trontza... hainbat kiroletan lehiatu dira amasarrak. Gazteen taldea izan da garaile eta, sokatiran neurtu dituzte azken indarrak, hiru tiraldi eginez. 

Pilotalekuko harmailetan jende asko elkartu da eta giro ederrean joan da herrikirol saioa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!