Goizeko hamarrak aldera, Iturrigoxo tabernan elkartu dira, hamaiketakoa egiteko. Umore onean ekin diote berriz ere bideari, trikitilarien doinuek lagunduta. Etxe atari bakoitzean dantza eginez eskertzen dituzte bertan eskaintzen zaizkien jatekoak.
Goizean euria izan badute ere, eguraldi politarekin dabiltza orain, umore ederrean.