2019ko udal hauteskundeak

Andoaingo EH Bilduren hautes zerrendaren aurkezpen ekitaldia

Amaia Senperena 2019ko mar. 30a, 08:35

EH Bilduren hautes zerrenda.

Basteroko ekitaldi aretoa jendez gainezka zegoela, ikuslegoak txalo zaparrada batekin hartu zituen EH Bilduko Udal hautagaitza eta baita Andoni Alvarez alkategaia ere.

Ekitaldi dinamikoa eta parte hartzailea antolatu zuen EH Bilduk, zeinean hogei herritar ezberdinek maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautagai bakoitza aurkeztu zuen. Taula-gainetik berrogei lagunetik gora igo ziren, musika doinuekin amaitu zena. Bi hitzaldi izan ziren, Ana Carrerena eta Andoni Alvarezena. Ana Carrerek agurra adierazi zuen, bere adierazpenean. Hobe esanda, beste bat arte modukoa izan zen. Ez baitu EH Bildu utziko, hori adierazi zuen, eta beste toki batetik bada ere laguntza emateko konpromisoa agertu zuen. Protagonista nagusia Andoni Alvarez izan zen. Hautes-zerrenda atzean zuela, herritarren aurreko adierazpena egin zuen.

EH Bilduko hautes-zerrenda:

  1. Andoni Alvarez Lete.
  2. Esti Mujika Tolaretxipi.
  3. Jon Zulueta Berastegi.
  4. Garazi Usandizaga Zubiria.
  5. Julian Lopez Aracama.
  6. Maite Etxeberria-Arteun Larratza.
  7. Xabier Fondon Pajares.
  8. Larraitz Arriola Larrarte.
  9. Estebe Lopez De Munain Txapartegi.
  10. Alazne Uria Jaunarena.
  11. Andoni Arribillaga Elola.
  12. Ixiar Ansa Etxeberria.
  13. Antonio Calleja Letamendi.
  14. Domi Lucero Sanchez.
  15. Txomin Otaegi Juanikorena.
  16. Atsegiñe Garcia De Marco.
  17. Rogelio Miguez Rodriguez.
  18. Ainhoa Zabala Lasarte.
  19. Josetxo Oiartzun Labaien.
  20. Ana Carrere Zabala.

Adierazpenak

Ana Carrerek zortzi urteko balorazioa egin zuen, zailtasunak eta lorpenak zerrendatuz: “2011ko ekainean egoera kaotikoa topatu genuen. Ekaina zen, eta aurrekontuak ere egin gabe zeuden. Ezinezkoa zen kontu horiek orekatzea. Oztopo horiek gainditu ostean, inbertsio garrantzitsuak egitea lortu da. Eta horrekin batera lanerako giro polita sortu da Andoainen: Andoaindarrekin eta herriko elkarteekin garatu dugun elkarlana, gure gobernantza eredua zein den erakutsi dute”.

Pozik doala adierazi zuen. Egindako inbertsioekin, esaterako: “Arrate frontoia, parkeak, ur hornidura sarea, kale argiteria, Joakin Larreta... baina baita beste gai garrantzitsu batzuk bideratuak utzi direlako ere: Etxeberrieta, Illarramendi eta Ama Kandidako proiektuen garapena adibidez”.

Gaur gaurkoz alkate denak aurkeztu zuen jendaurrean Andoni Alvarez alkategaia. Alvarez taula gainera igo, Carrere besarkatu eta hizlari hasi zen. Esker ona adierazi zien militanteei, alkate eta zinegotziei, ekitaldira hurbildu ziren herritarrei eta bereziki hautes zerrendan lankide izango dituenei: “Oso eskertua nago urrats hau eman duzuelako, eta nirekin batera Andoain hobeago baten alde lan egiteko aukera ematen didazuelako. Hautagaitza parekidea osatu da eta aurpegi berri ugarirekin”.

Programa apirilaren 10ean aurkeztuko dutela iragarri zuen bitartean, lehentasunezko lan ildoen aurrerapena egin zuen: Langabezia, enplegua, gazteria, feminismoa eta gizarte gaiei aipamen zehatzak egin zizkion.

Udal liburutegi berria, Allurralderen eraberritzea edota Emakumearen etxea izan ziren aurrera eraman nahi dituen egitasmo zehatzak: “Hori guztia EHBilduren markarekin. Parte hartzea eremu guztietara zabaldun ahi dugu. Jendearen iritzia jakin eta erabakietan inplikatu nahi ditugu”.

Txalo artean eta ikuslegoarekin ateratako talde argazkiarekin amaitu zen ekitaldia.

Erlazionatuak

EH Bilduren aurkezpen ekitaldia

Amaia Senperena 2019 mar 30 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!