Etxeberrieta, Buruntza, Goiburu, Santa Krutz eta Sorabilla auzuneak sailkatu dira, hurrenez hurren. Lana ez baitzen soilik segan aritzea, moztutakoa bildu beharra zegoen ere.
Desafioa bi txandatan jokatu da. Lehenean, Etxeberrietako plazatik gertuen zegen lursailean, Goiburu, Santa Krutz eta Sorabilla auzuneak lehiatu dira. Bigarrenean, Zumea plazatik gertuago zegoen lursailean, Etxeberrieta eta Buruntza.
Partaideak eta denborak hauexek izan dira:
- 28:54 Etxeberrieta. Segalaria: Unai Larrarte. Taldekideak: Juan Luis, Xabier, Delan.
- 29:56 Buruntza. Segalaria: Mikel Jauregi. Taldekideak: Edurne, Joxi, Jexux Mari.
- 32:00 Goiburu. Segalaria: Malou Henriksen. Taldekideak: Estebe, Iker, Juantxo.
- 55:30 Santa Krutz. Segalaria: Antton Arruti. Taldekideak: Beñat, Aitor, Maria.
- 55:56 Sorabilla. Segalaria: Xabier Lasa. Taldekideak: Lierni, Amaia, Mateo.
Epaimahaiaren erabakia, Etxeberrieta taldea zigortzea
Gaurko sailkapenean eraginik izango ez duen arren, auzoen arteko herri kirol lehian Etxeberrietako kideek penalizazioa jasoko dute. Eta arrazoia honakoa da: Proban ezinbestekoa zen emakumezkoen parte hartzea. Etxeberrietarren kasuan partaide guztiak gizonezkoak izan dira. Horixe, gaurko probaren eragozpen bakarra.
Izan ere, desafioa ospakizun bilakatu da. Dozenaka herrikide hurbildu dira desafioa bertatik bertara ikustea. Guztien gainetik, Malou Henriksenek zaletuen txalo zaparrada handiena jaso du. Maila bikaina erakutsi du. Lau aurkariak ere ez dira atzean geratu. Meritu handia izan dute, den denek. Belar txarrez josita baitzegoen zelaia, segarako aproposa ez den joku zelaia.
Auzoen arteko herri kirol lehiak jarraipena izango du Goiburuko jaietan. Eta, beranduxeago, Buruntzako jaietan.