Maitasun abestia, Oiartzabalen eta Berrondoren eskutik

Aiurri 2020ko api. 23a, 09:37

Joxe Mari Oiartzabal musika konposatzaileak abesti berri bat eman du argitara. Berez, orain 40 urte sortu zuen, eta kaxoian gordeta eduki du. Orain arte. Maitasun abestia da, eta hitzetan nabarmentzen denez, bikotekide batek besteari maitasun aitortza egiten dio. Hitzak Joxe Ramon Berrondorenak dira.

“Beti hor zaude”

 

Beti hor zaude nire

ondoan

bihotz taupadak

entzuten…

Bada garaia nik

aitortzeko

ezin bizi ni zu gabe…

 

Une ederrak izan ditugu

bat bestearen ondoan

elkarri eutsiz

familia ona aurrera atera

nahian (bis)

 

Ohitura falta hau

esateko

zorte ederra gurea…

Bide laguna aukeratzean

leku onean jarriak…

 

Une ederrak izan ditugu

bat bestearen ondoan

elkarri eutsiz

familia ona aurrera atera

nahian (bis)

 

Erlazionatuak

Gertutasuna eta prestutasuna

Joxerramon Berrondo 2020 api 23 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!