Ander Guerrero Jai Batzordeko kideari elkarrizketa

Aiurri 2020ko api. 30a, 08:55

Ander Jai Batzordeko kidea da eta aurtengo ez-ohiko Santakrutzei buruz hitz egin du. Egitarau osatua egin dute, adin guztietako herritarrentzat egokia.

GALDERAK

1 Energia ez da galdu, eraldatu baizik. A zer nolako egitaraua prestatu duzuen! Zein balorazio egiten duzu zuk, egitaraua ikusita?

2 Jaia gerturatzen ari da. Zer ari zarete inguruan nabaritzen? Parte hartze handia espero duzue?

3 Zuk zeuk zein ekitaldi nabarmenduko zenuke? Zer iristeko edo ikusteko gogoz zaude?

4 Zer esango zenieke festazaleei?

 

1 Egitaraua ikusita, balorazioa oso baikorra da. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten guztiei, euren inplikaziorik gabe ezinezkoa litzatekeelako.

2 Konturatu gara ez dugula denbora asko eduki, antolatu dugun egitaraua jendartean zabaltzeko garaian. Baina informatzen joango gara eta herritarrengan gogoa piztuz joango da. 

3 Espero degu parte hartze handia izatea. Esfortzua bakoitzak bere kale inguruan zentratzen badu jendeak gustura parte hartuko duela espero dugu.

4 Festazaleei, lehenik eta behin, animo asko! Egun hauek nahiko bereziak eta gogorrak izaten ari direlako. Inork ez zuen sekula bizi horrelako egoerarik eta egun berezi hauek goxatzeko eta animatzeko asmoarekin antolatu dira. Gora Santakrutzak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!