Lagin biologikoen eta txertoen kudeaketa arduraduna da Bexen Medical enpresan, eta COVID-19 txertaketan protagonismo berezia hartu du azken asteetan.
Zein da zure zeregina enpresan?
3 urte daramatzat Bexen Medical enpresan lanean. Nire lanpostua ez da oso erraza definitzeko, leku batetik bestera egiten dudalako lan; hala ere, nire zeregina lagin biologikoen kontserbazioarekin eta mantenu lanekin erlazionatuta egon da.
Nolakoa da txertoak gordetzearen prozesua?
Txertoak zuzenean Belgikako Pfizer enpresatik ekartzen dituzte Forondako aireportura. Bertatik, txertoak tenperatura egokian gordetzeko lekuetara garraiatzen dituzte. Pfizerren txertoaren kasuan, garraioa izotz lehorra deitzen den materialaren bitartez egiten da, -60∫ eta -80∫ bitartean mantendu ahal izateko; azalpen gisa, CO2 konprimitua da eta tenperatura hori mantentzeko gaitasuna daukate garraiorako unean ere.
Arestian aipatutako tenperaturan gordez gero, 6 hilabeteko iraungitzea eduki dezake. Jendeak asko galdetzen du ea beste tenperatura batzuetan gorde daitezkeen. Printzipioz bai, baina iraugipen-epea nabarmenki murrizten da. Esaterako, Pfizerren txertoa 2-8 gradu artean gordetzean, produktuak 5 egun iraun ditzake.
Txertoak oso tenperatura baxuan gordetzen ditugu enpresako izozkailuetan, Osakidetzak eskaera egin arte. Behin eskaera jasota, txertoen garraioa prestatzen hasten gara. Nabarmendu beharra dago, Pfizerren bakuna erabili baino hiru ordu lehenago desizoztu behar dela, 2-8 gradutara. Txertoa urtzean, erabiltzeko prest egongo lirateke. Produktu hau uneoro kontrolpean mantentzen dugu. Oso garrantzitsua da.
Badakizu zenbat dosi gordetzen dituzuen izozkailuetan? Eta etorkizunari begira, zenbat ekarriko dira? Zein asmo dago?
Orain arte, astero, 15.600 dosi iritsi zaizkigu Hernanira. Ondoren, Osakidetzak egiten dituen eskaeren arabera, txertoak hozkailuetatik ateratzen ditugu. Etorkizunari begira, ez dakigu zer gertatuko den, alegia, dosien kopurua handitu edo txikitu egingo ote den. Baina, esan bezala, astero 15.600 dosi jasotzen ditugu. Horrez gain, nabarmendu nahi dut, biltegiratzeko prest gaudela aurrerago jasoko ditugun beste txertoak; esaterako, Modernarena. Hori -20∫ko tenperaturan gorde beharra dago.
Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 575. zenbakian
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.