Abuztuan 10ean hil zen Jose Luis Fernandez Fitero bonbardino joleari omenaldi hunkigarria eskaini zioten Donostian, atzo. Gora Kaletxiki txarangako eta Andoain eta Hernaniko Musika Bandetako kide izan zenaren senitartekoak eta lagunak Paseo Berrian, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskulturaren ondoan bildu ziren, eta gogoan hartu zuten musikari alaitsua. Andoain eta Hernaniko musikari ugari ez ezik Joxelontxos txarangako zenbait kide ere bertaratu ziren. Musikariek, Fitero-k gogoko zituen El Silencio eta Eusko Gudariak piezak jo zituzten, eta Joxe Mari Oiartzabal zuzendari zutela Agur Jaunak interpretatuz amaitu zuten ekitaldia. Bestalde, aste honetan hil den Andoaingo txarangako beste bonbardinoari, Pako Bidasorori azken egurra eskaini zioten Tolosako beilategian. Donostiako ekitaldia, bideoan ikusgai: