"Ibili Andoain" ekimenak Maria Nieves Goikoetxearen kemena aitortu du

Xabier Lasa 2021ko ira. 22a, 14:22

“Ibili Andoain” ekimenaren lehen eguna izan da gaur, goiz partean. Maria Nieves Goikoetxea Ibarburuk aurreko edizioetan parte hartu izan du; 92 urte ditu, eta gogo biziz azaldu da Goikoplazan gaurkoan ere. Horrexegatik, aitormenezko plaka eman diote; “Bideak bideari zor; zuen kemenak bideari eutsi dio gogor!” dio plakan irakurri daitekeen esaldiak. Adineko jendea elkartzea, elkar ezagutzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarri bat egitea du helburu ekimenak, eta asteazkenero hitzordua jarrita dauka, hiru ibilbide proposatuz: laburra, ertaina eta luzea. 10:30ean ibilbide ertain eta luzea abiatzen dira, eta 10:45ean ibilbide laburra.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!