Errege Magoek Andoain zeharkatu dute ilusioz beteriko haur, gazte eta helduen artean

Aiurri 2022ko urt. 5a, 21:33

Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoen ibilbidea Sorabilla auzoan hasi eta Goikoplazan amaitu da. Haur, gazte eta helduak pozarren agertu dira pertsonaia magikoei begira. Jendetza bildu da plazaren inguruan. Hala ere, bihar arte itxaron beharko dute oparien esperoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!