Kale-agerraldiaren amaieran, Zumea plazan, oharra irakurri dute. Borrokan jarraituko dute:
Egunero zapaltzen, erasotzen eta erailtzen gaituen sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista, kapazitista hau kiskali behar dugu. Jendartearen zati handienarentzat, eta bereziki emakumeontzat zein sexu-genero disidenteontzat kriminala eta jasanezina den eredu honekin bukatu behardugu.
Iraultza feministak bizitza politizatzea eskatzen du, egunerokotasuna borroka eremu bihurtzea, gure gorputzak arautzen dituzten botereez kontziente izan eta errotik eraldatzeko prest egotea. Gatazka saihestezina da itotzen gaituen sistema honekin bukatzeko.
Bizitzak erdigunean jarri behar ditugu, baina erdigune hori okupatzeko botere egitura eta harremanak eraldatzea ezinbestekoa da. Eta feminismo jo puntuan duen faxismoak tokirik ez duen jendarte bat eraiki behar dugu.
Elkarrekin, indartsu eta batuta egon behar gara azkenaldian gora egiten ari diren diskurtso faxistei, misoginoei, homofoboei eta sexistei su eman eta adi eta ozen adierazteko aurrean izango gaituztela eta ez direla pasako.