Ama Kandida etorbidean hustutako eraikinak eraisteari ekin diote

Aiurri 2022ko mar. 29a, 10:24

Goizean hasita, hondeamakinek Ama Kandida etorbideko eraikin zaharrak botatzeari ekin diote. Hirigintza mailako aldaketa handia emango da bertan, auzune berria sortuko baitute.

Nafarroa plaza aldetik ateratako bideoan ikusten da altuera ezberdineko eraikina dela. Beharginek ez dute trafikoa erabat eten, errail bat zabalik dute eraiste lanak egiten ari diren bitartean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!