Santakrutzak '22

Pregoia irakurtzeko inoiz ez da berandu

Aiurri 2022ko api. 22a, 09:04

Zumeatarra elkarteak emango dio jaiari hasiera, ostiral arratsaldean. 2020ko edizioko pregoilariak eurak ziren, elkartea sortu zuteneko 50. urteurrenean murgilduta baitzeuden. Baina Koronabirusaren ondorioz ezarritako itxialdia amaitu berritan, duela bi urteko jaiak etxean ospatu ziren. Bi urte beranduago bada ere, Andoaingo elkarte ezagunak jaiari hasiera emateko ohorea izango du.

Ostiral arratsaldeko protagonistatakoak izan ohi dira, bestela ere. Jaietako lehen egunean irteten baita euren danborrada. Aurtengoan danborra joko dute euren ordezkarien ohorez, Zumeatarrako kideak igoko baitira pregoia irakurtzera.

2016ko danborradaren argazkiak

STK16: Zumeatarra

 

2018ko bideoa, Santa Krutz elizan

 

2020ko bideoa, etxealdian grabaturikoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!