Duintasuna pentsionisten elkarteko kide izan ziren Miron eta Gonçalves, eta horrexegatik, bertako ordezkariek ere hitza hartu zuten ekitaldian. Julio Mironen seme den Asierrek, berriz, hitzaldia egin zuen. Gizarteak jasaten dituen zapalketa desberdinak salati zituen, eta baita ere, herriari begira, espazio publikoaren arloan udalak ezarri duen politika urbanistikoa.
Musikak hartu zuen pisurik handiena gorazarreko ekitaldian, eta hrrerla, Banda Republikanoko musikariek kalejira egin ondoren, Xabier Etxeberria, Xabier Sanchez eta Amets Etxeberriak hainbat abesti interpretatu zituzten, askatasunaren eta bizitza duin baten aldeko borrokarako aldarria egiten dutenak gehienak.
Eskulturaren ondoan egindako ekitaldiak segida izan zuen gero, bildutakoek pintxoak janez batera solas giroan aritu baitziren Santa Krutz ermita ondoko zuhaizpean.