Abesti ugariren estreinaldia eta emozioak gainezka GENEren aldeko elkartasun kontzertuan

Aiurri 2022ko eka. 12a, 20:52

Emozio handiko hainbat une bizitu zituzten neuromuskularra duten pertsonak biltzen dituen GENE elkartearen alde Basteron larunnbatean egin zuten elkartasun kontzertuan. Jaialdiko argazki-bilduma eta abestutako hainbat abesti (horietako batzuk oraindik orain Joxe Mari Oiartzabalek sortuak), ikusgai:

 

GENE elkarteko kideek, Ozenki abesbatzak, Euskaros taldeak, lau abeslarik, Gora Kaletxiki Bandak eta Urki dantza taldeko eta Hogar Extremeñoko dantzariek hartu zuten parte jaialdian.

70eko hamarkadan dantzaldi girotan euskaraz abesten zuen Euskaros taldeak bi abesti interpretatu zituen jaialdiari hasiera emateko.

Ondoren, Jose Mari Oiartzabalek azken aldian sortutako "Asun Garcia", "Beti hor zaude", "Ama" eta "Sustraiak han eta hemen" abestiak estreinatu zituzten, Amaia Santana, Loli Parrizas eta Irati Jauregi abeslariekin eta Ozenki abesbatzarekin eta Gora Kaletxiki Bandarekin. 

"Xalbadorren heriotzean" (Mikaela Etxeberria abeslariarekin) eta "Lau teilatu" abestiek eman zioten akabera elkartasun kontzertuari.

Gora Kaletxiki Bandak eta Hogar Extremeño elkarteak antolatu zuten elkartasun jaialdia, eta Joxe Ramon Berrondok aurkeztu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!