Burdinak biharko auzolanerako gonbidapena egin die herritarrei

Aiurri 2022ko uztailaren 22a

Burdina taldeak Asu baserri ondoko (Leizotz auzoa) karobia auzolanean berreskuratzeko asmoa dauka bihar, larunbatarekin, eta ondare historiakorekin sentibera den edonori gonbitea luzatu dio, azal dadin ekimenera. Zumea plazan, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua. Asuko karobi hori Ubarango bailara basati eta ezezagunean kokatzen da , eta elkarteak bertan hainbat ekimen burutu ditu azken aldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!