Burdinak Asuko karobia berreskuratzeari ekin dio

Aiurri 2022ko uzt. 25a, 09:27

Burdinako boluntarioek Asuko karobia (Leizotz auzoa) berreskuratzeari ekin zion joan zen larunbatean. Goizetik lanean hasita, eginkizunaren lehen fasea amaitu zuten, hots, karobi zaharretik zutik mantentzen den horma zatia bistaratzea. Karobia berreraikitzea izango da hurrengo pausoa. Ander Otaño Burdinako kidearen azalpenak, bideoan:

 

Asuko karobi hori Asu baserriaren eta Ubarango bailara basati eta ezezagunaren artean kokatzen da, bide bazterrean.

Elkarteak Ubaran bailaran bertan hainbat ekimen burutu ditu azken aldian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!