Gau Beltza iristear da Andoainera

Jon Ander Ubeda 2022ko urr. 20a, 07:18

Iaz, Egapek Urnietan antolatu zuen Gau Beltzaren irudia.

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean izango dira herritik kanpo asteburu luzeaz gozatzen ibiliko diren andoaindarrak. Baina arimen gaua Andoainen igarotzeko asmoa duenarentzat bada plan berezia: Gau Beltza. Iristear da gure artera.

Andoainen, aurten, Gau Beltza udalerri osora zabaltzeko egitasmoa aurkeztu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Lehena izango da, abiatzekoa, eta geroan errepikatzeko bokazioz jaio da. Datozen egunetan, beraz, Gau Beltzari dagokion mozorroa janzteko lanak hartu beharko dira. Gogoa edukiz gero, mozorroa prestatzeak ez dio festazaleari lan handirik emango. Aukeren artean, aurtengo ediziorako bi jantzi ezberdin proposatzen dira. Lehena, mahoizko galtzak eta alkandora jarriz. Bigarrena, maindire zuria eta artzai-andre jantzia ipiniz. Eta, kasu guztietan, "Andoaingo Gau Beltza" izena daraman kapela eta arimen gauan ohiko den zapi edo maindire zuria. Zulatuta, begiak eta ahoa erakusteko moduan. Horiexek dira jaian parte hartzeko ideia bi. Hortik aurrera, ongietorriak aldaera ezberdinak. Prest egon gaitezen, Gau Beltza hemen baita!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!