Festari hasiera emateko, haur eta gazteentzat jolasak eta aurpegi-margoketa izango dira, eta mozorro lehiaketa ere antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek beren mozorroak aurkeztu ahal izango dituzte, banaka zein taldeka, eta hainbat sari egongo dira jokoan.
Jardunaldiak aurrera egin ahala, txokolate beroa, bizkotxoak, txalaparta, antzerkia eta dantza emanaldiak izango dira, baita Beldurraren pasabidea eta gaztain-jatea ere. Kalejirak ere izango du bere lekua, “Akerrak Okerrak” ikuskizunarekin.
Arratsalde-gauean, taloak dastatzeko aukera izango da, eta kalabaza erraldoiaren pisua asmatzeko aukera polita eta dibertigarria ere bai. Gau Beltzaren amaiera girotzeko, zezen-suzkoa eta elektrotxaranga izango dira Etxeberrieta plazan eta herriko kaleetan.
GAU BELTZA 2026 – ANDOAIN
URRIAK 31, LARUNBATA. EGITARAUA
17:00 — Jaiaren hasiera, Goikoplazan
Ludoteka eta Gazte Lokalaren eskutik: aurpegi-margoketa, jolasak…
17:30 — Mozorro lehiaketa, Goikoplazan
17:30-18:30 artean izena eman, argazkia atera eta egunean bertan banatuko ditugu sariak.
18:00 — Txokolate beroa, Goikoplazan
Batzokiko lagunen eskutik, txokolate beroa eta bizkotxoak.
18:30 — Txalaparta, antzerkia eta dantza, Goikoplazan
Maizorri txalapartako kideen, antzezle-taldearen eta Urkiren eskutik.
18:30 — Beldurraren pasabidea, Kale Nagusian
Irunberriko lagunen eskutik, Beldurraren etxea eta gaztain-jatea.
19:00 — Kalejira, Goikoplaza-Etxeberrieta
A&B Shows konpainiaren eskutik, “Akerrak Okerrak” kalejira.
20:00 — Talo jatea, Etxeberrieta plazan
Kotoi elkarteari esker, talo goxoak aukeran.
20:15 — Ezetz asmatu kalabazaren pisua?
Euro baten truke, kalabaza erraldoiaren pisua asmatu Etxeberrietan.
21:00 — Zezen-suzkoa, Etxeberrieta plazan
Lebi zezen-suzkoa zirrara eragingo du plazan.
21:30 — Elektrotxaranga, kalez kale
Zutik elektrotxaranga, kalez kale, Etxeberrietatik abiatuta.
