Zapia, kapela... Andoaingo Gau Beltzerako proposamena

Aiurri 2022ko urr. 20a, 18:05

Andoainera iristear da Gau Beltza, eta egun horri begira mozorro ezberdinak irudikatu daitezke. Manuel Larramendi Bazkunak Keinu dendari bi eredu lantzeko eskaera egin dio, eta hortxe duzue bideoan emaitza. 

Aukeren artean, aurtengo ediziorako bi jantzi ezberdin proposatzen dira. Lehena, mahoizko galtzak eta alkandora jarriz. Bigarrena, maindire zuria eta artzai-andre jantzia ipiniz. Eta, kasu guztietan, "Andoaingo Gau Beltza" izena daraman kapela eta arimen gauan ohiko den zapi edo maindire zuria. Zulatuta, begiak eta ahoa erakusteko moduan. Horiexek dira jaian parte hartzeko ideia bi. Hortik aurrera, ongietorriak aldaera ezberdinak. Prest egon gaitezen, Gau Beltza hemen baita!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!