Txokolate-jatea, 18:00tan hasita
Goikoplazako Kontzejupean txokolatea eta bizkotxoak jateko postua ipiniko da. Mozorrotutako jendea bertan elkartu eta askari goxoaz gozatzeko aukera izango da. Batzokia elkarteko kideen laguntzari esker egingo da txokolate-jatea.
Gaztain-jatea, 19:00ak aldera
Goikoplazatik Kale Nagusian behera abiatuko da kalejira. Oinezko gunean sartu orduko gaztain-erreak jateko aukera izango dute kalejirako partaideek. Irunberriko elkarteko kideen laguntzari esker egingo da gaztain-jatea.
Talo-jatea, 20:15ak aldera
Kale Nagusitik, Zumea kalea zeharkatuz, kalejirako partaideak Etxeberrieta plazarantz abiatuko dira. Bertan egingo da azken ospakizuna. Kotoi elkarteko lagunei esker, taloa janez afaltzeko aukera izango da.
Azken ospakizuna Etxeberrieta plazan
Musika, ipuin kontaketa, talo-jatea eta zezen suzkoa izango dira Gau Beltzaren amaiera aldera.