Gau Beltza | Andoain

Talo-jaterako azken txartelak Anaiak tabernan salgai daude

Aiurri 2022ko urr. 29a, 14:35

Antolaketak salgai jarritako txartelak azkar batean saltzen ari dira. Azken txartelak Anaiak tabernan daude salgai. Azkar ibili, agortzen ari dira eta.

Etxeberrieta plazan izango da talo-jatea. Aurretik, txokolatea eskainiko da Goikoplazan eta gaztain erreak Kale Nagusian. Irunberri elkartean barrena egokitzen ari dira ibilbide "beldurgarria".

Txokolate-jatea, 18:00tan hasita

Goikoplazako Kontzejupean txokolatea eta bizkotxoak jateko postua ipiniko da. Mozorrotutako jendea bertan elkartu eta askari goxoaz gozatzeko aukera izango da. Batzokia elkarteko kideen laguntzari esker egingo da txokolate-jatea.

Gaztain-jatea, 19:00ak aldera

Goikoplazatik Kale Nagusian behera abiatuko da kalejira. Oinezko gunean sartu orduko gaztain-erreak jateko aukera izango dute kalejirako partaideek. Irunberriko elkarteko kideen laguntzari esker egingo da gaztain-jatea.

Talo-jatea, 20:15ak aldera

Kale Nagusitik, Zumea kalea zeharkatuz, kalejirako partaideak Etxeberrieta plazarantz abiatuko dira. Bertan egingo da azken ospakizuna. Kotoi elkarteko lagunei esker, taloa janez afaltzeko aukera izango da.

Azken ospakizuna Etxeberrieta plazan

Musika, ipuin kontaketa, talo-jatea eta zezen suzkoa izango dira Gau Beltzaren amaiera aldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!