N1 ANDOAIN A15

Agerraldia deitu du biharko CII proiektuak kaltetutako plataformak

Aiurri 2022ko aza. 24a, 09:46

Eguerdiko 12:30ean prentsaurrekoa eskainiko dute Goikoplazan, Udaletxearen aurrean. Izan ere, Bazkardoko lotunearen arazoa aztertzeko Estatuko aurrekontu orokorretatik 476.000 euroko partida iritsiko da Andoainera, EH Bilduren proposamenetik abiatuta. Ibilbide berria diseinatzeko lagungarri izatea nahi du plataformak: “Andoaingo Udalari dagokio zenbateko ekonomiko hori kudeatzea”.

Atzokoan, EH Bilduk oharra argitara eman zuen Estatuko Aurrekontu proposamenean lotutako konpromisoaren berri emanez.

Gaurkoan, CII proiektuak kaltetutako plataformak oharra argitaratu du eta biharko prentsaurrekora joateko deia luzatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!