Azaroak 25

Anari Andoaingo emakumeekin abesten

Aiurri 2022ko aza. 26a, 12:46

Anarik, Andoaingo gazte feministek inprobisatutako abesbatza txikia ondoan zuela, "Vinu, cantares y amor" kantatu zuen, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez Basteron atzo eman zuen kontzertuan. Bideoa, ikusgai:

Nacho Vegas abeslariaren "Vinu, cantares y amor" abestiaren bertsioa taularatu zuten , Basteroko auditorioan ia 500 entzuleren aurrean.

Anari Alberdik, kanta horren hitzaurrean, bere taldeko Xabier Olazabal Drake baxu-jolearen eta Mikel Txopeitia bateriaren amak aipatu zituen, "nire atzean dauden bi gizon hauek mundura ekarri zituzten emakumeak"; haiek bizitzan erakutsi duten ausardia eta indarra goretsi zituen. Biei eskaini zien kanta, eta entzuleen txalo zaparra jaso zuen aipamenak. Izan ere, Irene Arregi eta Pilar Txopeitia, Basteroko publikoan nahastuta zauden.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!