Aiurrira igorritako e-postan hauexek Kultura Sailaren oharrak:
- "Piano Jaialdiaren antolakuntza DEIADAR elkartearen kontura izan da azken urteetan, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Ez soilik laguntza ekonomikoa, Basteroko azpiegitura erronka honetarako egokitzeak kudeaketa eta produkzio lan zabala eskatzen baitu (6.453 eurotan kuantifikatu da 2022 edizioan, diru laguntzaz gain, zuzenean bere gain hartzen duena Kultura sailak)".
- "Andoaingo Udalak kanpotik jakin du DEIADAR elkartearen erabakiaren berria. DEIADAR elkarteak aldebakartasunez hartutako erabakia izan da, zuzenean musika eskola guztietara bidalitako email baten bidez notifikatu dena".
- "Ez da egia Udalaren parterik finantzaketa arazoak egon direla. Urtero aldebiko hitzarmen bat finkatzen da, 2022ko kasuan 5.500 eurotako aurreikuspen ekonomikoa egin zuen Udalak, baina DEIDAR elkarteak 4.597 eurotako eskaera egiten du, hitzarmena kopuru horrekin sinatzen delarik. Alegia, elkarteak berak zehazten du gehienezko diru-laguntza, Udalak aurreikusia zuenaren azpitik. Ondorioz, eskaturiko diruaren 100% ordaindu zaie".
- "Ez da egia gastuen likidazio eta zuritzerako irizpidean zorroztu direnik. Gainerako elkarte eta taldeek egiten duten moduan, fakturak eta tiketak entregatu behar dira, edozein diru-publiko bideratu ahal izateko. Diruaren kudeaketa legez arautua dagoen arren (justifikazio epeak, prozedurak...), erraztasun eta flexibilitate ugari eman zaizkio DEIADAR elkarteari".
- "Udalak saiakera egin du DEIADAR elkarteko kide batzuekin ekimena mantentzeko, asistentzia tekniko baten kanpo-kontrarazioa edota bestelako laguntza aukerak proposatuz. Bestelako arrazoi pertsonalak eta urte luzeetako nekearekin arrazoitzen da ezezkoa".
- "Udala prest agertzen da ekimena sustatu edo bultzatu nahi duen edonorekin esertzeko, proposamena aztertu eta babes osoa eskaintzeko".