"Gurea Elkartea" abestia ostegunean gauerdian, Altzako auzoan estrainatuko dute. Ostiralean berriz, Altzako Ikastetxeko gazteen txanda iritxiko da, arratsaldeko 16:30ean. Azken horiek Gora Kaletxiki txarangaren laguntzarekin ariko dira auzoko kaleetan barrena.
Oiartzabalek eta Berrondok bi abestien doinu zein hitzen inguruko azalpenak oraindik orain aurkeztu dituzte. Teledonostian ikusgai dago beren agerraldia.
Ez da lehen aldia Oiartzabalek eta Berrondok ikastetxe batentzat ereserkia sortzen dutenik, gero danborradan jotzeko moduan gainera. 2019ko apirilean, Ondarreta ikastetxe publikoarentzat egindakoa aurkeztu zuten, bat eginez bere sorreraren 50. urteurrenarekin. Eta urte bereko maiatzean, bikoteak La Salle-Berrozpe ikastetxearen mesedetan jarri zuen bere sormen-iturria; handik gutxira, Kaletxikiko jaietan, Gora Kaletxiki bandak aurkeztu zuen abestia.