Gaur 42 urte Xabier Ansa Zinkunegi erail zutela

Aiurri 2023ko mar. 3a, 14:54

Gaur 42 urte betetzen dira Xabier Ansa Zinkunegi Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarrak hil zuela. 1981eko martxoaren 3an erail zuten, goizeko 08.00etan, Leizotz bailarako Antzizu baserriko semea, Krafft lantegiaren inguruan. Bere anai Erramonek Aiurriri 2016ko urtarrilean eskaini zion elkarrizketan, une garratz haiek gogoan hartu zituen. 2016an, 1979-1981 epean Andoaindik Astigarragara bitartean gertatutako hilketen kronika egiten duen “Heriotzaren triangelua” dokumentala estreinatu zuten, eta bertan Ramon Ansak ere parte hartu zuen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!