Gordelekuak ateak irekiko ditu, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez

Aiurri 2023ko mai. 17a, 13:54
Leizaola, Burdinako kideekin

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen dela eta, Burdina elkarteak tresneria zaharrekin eratu duen Gordelekuak ateak irekiko ditu, ostegunean, ostiralean eta larunbatean, honako ordutegiarekin: 11:00-13:00/18:00-20:00. Gordelekua Extremadura kalea 7an kokatzen da. 

Ondare historikoa berreskuratzea eta jakitera ematea xede duen Andoaingo elkartea aspalditik dabil geure arbasoen lanbideak, bizimodua eta pentsamendua islatuko dituen museoa antolatzen. Berriki, iazko urrian hain zuzen, aurkezpen ekitaldia antolatu zuen kideekin, ondareen emaileekin eta udal ordezkariekin.

Aurrez, 2022ko ekainean, Fermin Leizaola etnografo ospetsuaren bisitaldia izan zuten Burdinako kideek. Ikustaldi hartan harridura agertu zuen Leizaolak, txukun antolatutako pieza zaharren bilduma ikusgarria topatu baitzuen bertan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!