Andoain barrena, ezusteko bikoitza izan zuen Frantziako Tourrak. Txitibar plazan, liderraren taldeko Trentin lurrera jauzi zen. Putzua zapaldu zuen, oreka galdu, eta bizikletak espaloian jo zuen.
Ezusteko hori dela eta, tropelaren abiadura nabarmen mantsotu zen. Eta eskerrak! Tropelak Kaletxikin behera bigarren ezustekoa topatu zuelako. Kaletxikin behera, txirrindulariak igarotzen ari zirenean, burnizko estalkia altxa eta arrisku egoera biziko uneak bizi izan ziren.
Zorionez, ez zen ezer gertatu.