Karrikako jaiak 2023

Aurora Beltran, Dukkha eta The Grace of Dionysus, rock doinuak zabaltzeko prest Karrikan

Aiurri 2023ko uzt. 13a, 14:52

Aurora Beltran (Argazkia: manerasdevivir.com, Lucia de Andres)

Rock doinuez beteriko gaua iragarri dute Karrikako jaietan, ostiral gauerako. Aurora Beltranek kontzertua akustikoa emango du lehendabizi 20:30etatik aurrera, eta ondoren helduko dira Dukkha talde andoaindarra eta The Grace of Dionysus talde zumaiarra. Jai Batzordeak bokatafaria prestatu du, rock zaleek gaua osoa auzoan bertan igaro dezaten. 

Hiruko kontzertua Andoaingo Udalak (Kale Giroan programazioa) eta Karrikako Jaia Batzordeak elkarlanean antolatu dute.

 

Aurora Beltran

Belladona eta Tahuros Zurdos Nafarroako talde ezagunetako abeslaria izan zen 80ko hamarkadatik aurrera. Bigarrena 2004an desegin bazen ere, 2019an berriro batu zen.

Beltranek, azken urtetan, bakarka, Clases de Baile, Museo Purpura eta Usiana diskoak kaleratu ditu. Hain zuzen, hiru disko horietako abestiekin eta aurreko bi taldeekin sortutako abesti mitikoekin osatuko du kontzertu akustikoa, Karrikan.

 

 

Dukkha

Aimar Urruzunok (Gitarra eta ahotsa), Ruben Requenak (bateria eta azpi-ahotsak) eta Ane Chaparrok (baxua eta azpi-ahotsak) osatzen dute banda andoaindarra.

2020ko apirilean, Koldo Otamendirekin Aiurrirentzat egin zuten elkarrizketan, zera zioten, besteak beste: "Rock-aren eremuan mugitzen gara toke tecno-pop eta indiekin, erritmo dantzagarriekin buruan. Erritmo azkarrak zein mantsoak, garbitasuna zein astuntasuna."

 

 

The Grace of Dionysus

Orain 10 urte sortu zen The Grace of Dionysus taldea, Zumaian, eta bere doinuek 70eko rock&roll klasikoarekin daukate loturarik zuzenena. Hiru musikariek osatzen dute taldea: Christos Foufounis (ahotsa, eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (bateria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!