Aurtengo Gau Beltzaren xehetasunak aurkeztu zituen atzokoan, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Lagun gehiagorekin agertu ziren hedabideen aurrean. Salkin, Batzokia, Irunberri, Lebiton, Urki, Maizorri eta Kotoi izango dituzte, bidelagun. Horrez gain, iaz bezala, Andoaingo Udala laguntzaile izango da.