Astebete barru, Gau Beltza Andoainen

Aiurri 2023ko urr. 23a, 07:58

Gaurkoan hasita, taloa erosteko txartela salgai dago Aiurrin, Keinun eta Urratsen. 5 euroko prezioan, iaz bezala. Etxeberrieta plazako Kotoi elkartean prestatu eta eskainiko dira, urriaren 31n, iluntzeko 20:00tan hasita. Ostean, zezen suzkoarekin amaituko da ospakizuna.

Astebete eskas geratzen da Andoaingo Gau Beltzaren bigarren ediziorako, eta kaleetan dagoeneko ikus daitezke hura iragartzen duten afitxak. Gogoan izan, aurtengo egitaraua:

Urriak 31, asteartea

  • 18:15 Txalaparta, antzezlan laburra, Urki dantza taldea, Txokolate-jatea Goikoplazan.
  • 19:15-20:00 Beldurraren pasabidea Irunberri elkartean.
  • 19:15 “Akerrak okerrak” kalejira Goikoplazatik.
  • 20:00 Talo-jatea, edariak eta musika Etxeberrieta plazan.
  • 21:00 Zezen-suzkoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!