Gau Beltzan zer jantziko dut?

Aiurri 2023ko urr. 27a, 07:29

Berri samarra da Gau Beltzaren ospakizuna, Andoainen. Iristear da eguna, eta bat baino gehiago jantzia prestatu gabe dago oraindik. Zer jantziko dut? Horixe izango da askoren galdera, datozen orduotan. Argazkiotan hainbat eredu baliagarri.

Galtzak, gona eta oinetakoak

Hainbat tokian, Gabonetako galtzak edo gonak janzten dituzte. Baita abarkak eta galtzerdi lodiak ere. Nork ez du halakorik etxean? Beraz, trastelekura jaitsi edo ganbarara igo, eta has zaitez Gabonetako arropa bilatzen. 

Alkandora

Zuria izan daiteke, edo koadroduna. Azken hori da gehien ikusi zena, iazko Gau Beltzan.

Zapia eta kapela

Bideoan, iaz, Ana Jandula Keinuko dendariak bideo argigarria egin zuen. Keinun salgai daude.

Aldaera gehiago

Gau Beltzaren janzkerak aldaera asko izan ditzake. Lerrootan, oinarrizkoena. Gutxienekoa soinean zerbait berezia eramatea izango da. Urriaren 31n arreta edo atentzio gehien emango duena betiko kaleko arroparekin dabilena izango da.

Aurpegia

Aurpegiaren azala zuriz margotzea eta begiak eta ahoa beltzez zehaztea, aukera aproposa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!