Andoaingo Gau Beltza, ekitaldiz beteriko ospakizuna

Aiurri 2023ko urr. 29a, 13:10

Maizorriko kideak, iazko Gau Beltzan.

Iazko egitarauari hitzordu berriak batu zaizkio, herriko eragileen ekarpenari esker. Arratsaldeko 18:00tan hasi eta gaueko 21:00ak pasatxo arte, ekitaldiz beteriko Gau Beltza izango da Andoaingoa.

Txokolatea eta bizkotxoak

Goikoplazara hurbiltzen denari txokolate beroa eskainiko zaio. Glutena hartzen ez dutenentzat ere egokia da. Batzokia elkartearekin lankidetzan prestatuko da. Bizkotxoak ere denentzat izango dira, baita glutenik gabe elikatzen direnentzat ere.

Txalaparta

Maizorri txalaparta taldeko kideek saioari hasiera ematen diotenean, eguneko lehen ikuskizuna abiatuko da Goikoplazan bertan.

Antzezlana

Zer da Gau Beltza? Nondik dator arimen gaua? Antzezpen laburraren bitartez Gau Beltzan murgilduko gaituzte Goikoplazan agertuko diren aktoreak.

Dantzariak

Aurten Urki dantza taldekoak ere batuko dira ospakizunera. Haurrak eta helduak, guztiak batera, parte-hartzailea den saiotxoa prestatzen ari dira.

Kalejira

Andoaingo Udaleko Kultura Lansailaren eskutik, Goikoplazatik abiatuko da kalejira. Iazko konpainia bera da. Ziur, aurten ere, ikuslegoa harrituko duela.

Beldurraren pasabidea

Irunberriko kideei esker, benetako beldurra sentitzeko aukera izan zuten, haur eta gaztetxoek. Aurtengo  ediziorako prest dira. Beldurraren pasabidea igarotzen duenak, bestalde, saria jasoko du: gaztain-erreak.

Taloa

Kotoi elkartearekin lankidetzan, taloa eskainiko da kalejiraren amaiera aldera. Txistorra, , gazta, hirugiharra eta txokolatea, aukeran. Txartela aldez aurretik erosi behar da. Agortzear dira, hori bai.

Zezen-suzkoa

Iazko edizioan irten gabe geratu zen Lebi, euria zela-eta. Lebiton konpartsako kideak gogotsu daude. Etxeberrieta plazan ariko dira.

EGITARAUA

Asteartea, 31

  • 18:15 Txokolate beroa eta bizkotxoak, Goikoplazan. Doakoa da, eta bertaratu besterik ez da egin behar horretarako jarritako mahaira. Guztiek jateko modukoa izango da,
    baita glutena hartzen
    ez dutenentzat ere.
  • 18:50 Txalaparta, antzezlan laburra eta Urki dantza taldearen saioa, Goikoplazan.
  • 19:15 “Akerrak okerrak” kalejira Goikoplazatik abiatuko da, Kale Nagusian barrena, Etxeberrieta plazarantz.
  • 19:15 Beldurraren pasabidea Irunberri elkartean. Doakoa da, eta bertan jarritako ilara jarraitu beharko da elkartearen barrualdera sartzeko. Gaztain-erreak eskainiko dituzte.
  • 20:00 Talo-jatea, edariak eta musika, Etxeberrieta plazan. Txartelak 5 eurotan salgai Keinun, Urratsen eta Aiurrin.
  • 21:00 Zezen-suzkoa, Etxeberrieta plazan. Lebiton konpartsako saioarekin amaiera emango zaio aurtengo ospakizunari.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!