Taloa erosteko txartelak agortu dira, baina Etxeberrieta plazan festazale ororentzat adina toki izango da

Aiurri 2023ko urr. 30a, 18:01

Iaz baina arinago agortu dira antolaketak salmentara ateratako 300 txartelak. Baina Etxeberrieta plaza handia da, eta bokatekin eta bestelako jangaiekin hurbiltzea libre da. Gau Beltzako azken hitzordua polita izango da, Lebiton konpartsaren parte hartzearekin.

Talorik ez dago denentzat, baina plazan musika eta edaria nahi adina izango da. 20:00tan hasiko da talo-jatea eta txartelik ez duenak bokadiloa edo nahi duena eraman dezake. Festa denentzat zabalik izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!