Gau Beltza jendetsua ospatu dute Andoaingo kaleetan, ilunabarrean. Txalaparta, antzezlan laburra, Urki dantza taldea eta txokolate-jatea egin dute Goikoplazan. Ondoren, "Akerrak okerrak" kalejirari ekin diote, eta Etxeberrietako plazara abiatu dira. Irunberri elkartean "Beldurraren pasabide"tik igaro ostean iritsi dira Etxeberrietara. Bertan, taloa jatearekin batera, Zezen-suzkoa atera da. Argazki-bilduma, ikusgai: