Akerrak okerrak kalejirak ikusmira handia sortu zuen Goikoplazatik beheranzko bidean; su-jolasak eta ezusteko beldurgarriak. Hori guztia nahikoa ez eta Irunberri Kultur Elkartean beldurraren etxea antolatu zen. Haur eta gazte asko bildu ziren elkartearen inguruan, baziren ordubeteko itxaronaldiak egin behar izan zutenak.