Aiurriko saria Telletxeak eraman zuen, kalabazaren pisu zehatzera gehien hurbildu baitzen

Aiurri 2023ko aza. 1a, 19:04

Iker Telletxea (29,500), Eugenio Usarralde (29,460) eta Arkaitz Lasa (29,400) gerturatu ziren gehien, kalabaza tripontziaren pisu zehatzera. 29,700 kiloko pisua zuen, zehazki.

Aiurriko kide batek pisatu zuen Ondarreta kaleko Ansa farmazian pisatu zuen, eta makinatik ateratako agiria sobre itxi batean gorde zuen. Hark bakarrik zekien pisu zehatza. Ikusmina piztu zuen jolasak, ia ehun lagunek parte hartu zutelako.

Eskerrik asko, ahaztu gabe, Aspilla baserriko lagunei! 2024an errepikatuko dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!