Eguneko lehen orduan grebaren aldeko zantzuak antzematen ziren herrigunean. Ordu horretan irekita egon ohi diren hainbat merkataritza eta ostalaritza gune itxita zeuden. Greba-komiteak adierazi duenez, bestalde, herriko ikastetxe gehienetan greba egiteko erabakia hartu dute. Enpresa askotan batzarrak deitu dituzte, baina erabakia askotarikoa da. Lan munduan ikusteke dago zein izango den jarraipena. Udal zerbitzuetan, Basteron edota Allurralde kiroldegian, grebaren eraginez ez dira hainbat zerbitzu eskainiko.
Greba-komiteak goizean goizetik enpresa munduan ekin dio mobilizazioari. Honatx, helarazitako bideo-sortatik aukeraketa:
Bien bitartean, Andoaingo Asanblada Feministak egun osoko aldarrikapen eguna antolatu du.
#Andoain #azaroak30grebaorokorra
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) November 28, 2023
Ostegunerako hitzorduen berri eman du Asanblada Feministak pic.twitter.com/4zH6IIk6N8